viernes, 19 de enero de 2018

SANDWICH BEGETALAK SALTZEN

4. DBHko ikasleek ardura hartu dute gaurko sandwichetarako osagai guztiak prestatzeko. Oso gozo zeuden eta den-denak saldu dituzte. Horretaz aparte, fruta aukera ugari izan dugu ere jolasaldian eta hau ere ganoraz erosi dute ikasle eta irakasleek.















Los/as alumnos/as de 4º de ESO han tomado la responsabilidad de preparar todos los ingredientes para los sandwiches de hoy. Estaban riquísimos y se han vendido todos. Además de esto, hemos tenido una amplia oferta de fruta en el recreo y los/as profesores/as y alumnos/as la han comprado con ganas.


miércoles, 17 de enero de 2018

SANDWICH BEGETALAK

Ostiralerako sandwich begetal gozo-gozoak prestatuko ditugu. Tomate, hegaluzea eta urazaz osoturik. Hegaluzeak omega3,  proteinak, fosforoa, potasio, selenioa eta D eta A bitaminak ditu. Tomateak, beste alde batetik, minbizimota batxuren kontra onuragarria den likopenoa du eta baita fibra ere, eta oso sodio gutxi, tentsiorako onuragarria dena. Azkenegoz, urazak A, B, C eta E bitaminak ditu eta baita magnesioa, potasioa, kaltzioa eta burdina. Hau guztia ogi on batez hartzen badugu, jaki gozo eta osasuntsua izango dugu.

Para el viernes vamos a preparar unos ricos sándwiches vegetales, compuesto de bonito, tomate y lechuga. El bonito tiene omega3, proteínas, fósforo, potasio, selenio y vitaminas A y D. El tomate, por otra parte, tiene licopeno, que es muy bueno contra algunos tipos de cáncer. También tiene fibra y una cantidad muy pequeña de sodio, lo cual es bueno para la tensión. Por último la lechuga tiene vitaminas A, B, C y E y también magnesio, potasio, calcio y hierro. Si acompañamos todo esto de un buen pan tendremos un alimento rico y saludable.

miércoles, 10 de enero de 2018

TXOKOLATEA ETA OGI TXIGORTUA OSTIRALEAN

Jaietatik bueltan eta egun hauetan jasaten ari garen hotza kontutan izanda, ostiral honetako jolasaldian txokolatea eta ogi txigortua prestatzea erabaki dugu.
Lehenago hitz egin dugu blog honetan kakaoaren onurei buruz: antioxidatzaile ezin hobea da, bitamina C kopuru handia ere badu,eta fibra eta serotonina iturri ere da.
Txokolatearekin batera jan ahal diren gauzen artean, ogi txigortua osasuntsuenetarikoa iruditu zaigu. Ogia elikagai basikoa da gure eguneroko bizitzan. B bitamina kopuru altua, magnesioa, fosoforoa, burdina eta potasioa dira ogiaren ematea nabarmenenak.

Volviendo de las fiestas y con el frío que estamos soportando estos días, hemos decidido preparar chocolate y pan tostado para el recreo de este viernes.
Ya hemos hablado anteriormente en este blog sobre los beneficios del cacao: es un antioxidante inmejorable, tiene gran cantidad de vitamina C y es una fuente de fibra y serotonina.
Entre las cosas que podemos tomar junto con el chocolate, el pan tostado nos ha parecido de las más sanas. El pan es un alimento básico en nuestro día a día. Un alto contenido de vitamina B, magnesio, fósforo, hierro  y potasio son los aportes más notables del pan.

sábado, 23 de diciembre de 2017

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Eskolako Agenda 21 taldetik jai zoriontsuak opa nahi dizkizuegu guztiei. Ondo izan eta ondo ospatu! Bueltan, gogor lan egiten jarraituko dugu ingurugiroaren alde!


Desde el grupo de Agenda 21 Escolar queremos desearos a tdos/as unas felices fiestas. ¡Pasadlo muy bien! A la vuelta, seguiremos ttrabajando duro a favor del medio ambiente.


miércoles, 20 de diciembre de 2017

GABONETAKO TAILERRA

Gabonak hementxe bertan daude, eta Auzoko Bihotzak elkartearekin batera antolatzen ditugun tailerretako beste atal bat prestatu dugu gaurko. Oraingo honetan gabonetarako apaingarriak egin ditugu, material ezberdinak berrerabiliz. Primeran pasatu dugu eta gure etxeak dotore dotore egongo dira datozkigun jai hauetan. Behean aurkitu ahal duzue link bat tailerrean zehar ateratako argazkiak ikusteko.








Las Navidades ya están aquí, y hemos organizado para hoy otro de los talleres que preparamos junto con la asociación Corazones de Barrio. En esta ocasión hemos hecho adornos navideños, reutilizando diferentes materiales. Lo hemos pasado de maravilla y nuestras casas van a estar de lo más elegantes en estas fiestas que nos vienen. Aquí debajo podéis encontrar un link para ver las fotos que hemos sacado durante el taller.














martes, 19 de diciembre de 2017

OGITARTEKO SOLIDARIOA

Ostiral honetan, Gabonak direla eta, ospakizuna izango dugu eskolan. Honekin batera ogitarteko solidarioa antolatuko dugu, beti moduan. Ogitarte ezberdin pilo izango dute ikasleek aukeratzeko, eta jasoko dugun dirua laguntza bezala emango dugu ekintza sozial baterako.


Este viernes y con motivo de la Navidad vamos a tener una celebración en el colegio. Unido a esta vamos a organizar, como de costumbre, el bocadillo solidario. Los/as alumnos/as tendrán un montón de bocadillos diferentes para elegir y el dinero que recaudemos lo daremos como ayuda para una causa social.

viernes, 15 de diciembre de 2017

GAURKO JOLASALDIKO HAMAIKETAKOA

Ganoraz eta gosez erosi ditu jendeak gure indioilar eta torten otartetxoak. Proteina horiekin guztiekin batera bitamina mordo hartzeko okasio ere izan dute, fruta aukera galanta izan baitugu baita ere.

La gente ha comido con ganas nuestros bocadillitos de pavo y tortitas. Junto con todas esas proteínas han tenido ocasión de tomar un montón de vitaminas, ya que hemos tenido una amplia oferta de fruta también.

miércoles, 13 de diciembre de 2017

OSTIRAL HONETAN, INDIOILAR PAPARRA ETA ARTO TORTAK

Ostiral honetan gure jolasaldi osasuntsua berreskuratzen dugu. Pasa den astean euskararen eguna ospatu genuen eta atsedenalditxo bat hartu genuen, baina bagaude bueltan! Oraingo honetan, indioilar paparra eta arto tortatxoak izango ditugu hamaiketakorako.
Krispetak prestatu genituenean ikasi genuen artoak gure gorputza B bitamina, fosforo eta magnesioz hornitzeko oso ona dela. indioilarrak, beste alde batetik B3 bitamina  eta proteina asko du, beraz giharren garapenerako ezin hobea da.

Este viernes recuperamos nuestro recreo saludable. El viernes pasado celebramos el día del euskara y nos tomamos un descanso ¡pero ya estamos de vuelta! En esta ocasión tendremos pechuga de pavo y tortas de maíz para el hamaiketako.
Cuando preparamos las palomitas de maíz aprendimos que el maíz es muy bueno para proporcionar vitamina B, fósforo y magnesio a nuestro cuerpo. El pavo, por otra parte tiene mucha vitamina B3 y gran cantidad de proteína, por lo tanto es inmejorable para el desarrollo de los músculos.

jueves, 23 de noviembre de 2017

AZTERKOSTA

Gure kosten azterketa egitera joan dira gaur 4. DBHko ikasleak, azterkosta proiektu barruan. Uraren kalitatea eta hondartzen garbitasuna begiratu dute, eta inguruko ekosistema hobe ezagutzeko aukera izan dute baita ere.










L@s alumn@s de 4 ESO han ido hoy a realizar el análisis de nuestras costas, dentro del proyecto Azterkosta. Han examinado la calidad del agua y la limpieza de las playas y han tenido oportunidad de conocer mejor el ecosistema del entorno.










miércoles, 22 de noviembre de 2017

JOSKETA TAILERRA ARRAKASTA IZAN DA!

Auzoko bihotzak proiekturarekin batera antolatuta, gure eskolan egin dugun josketa tailerra arrakasta handia izan da. Familia ugari hurbildu dira bere arropari bizitza berri ematera gure josteko ideiekin. Oso arratsalde atsegina pasatu dugu eta denok pilo ikasi dugu. Berehala bigarren tailer bat egitea eskatu digute!








Organizado colaborando con el proyecto Corazones de barrio, el taller de costura que hemos montado en el colegio ha sido un gran éxito. Muchas familias se han acercado para dar una nueva vida a su ropa usada con nuestras ideas de costura. Hemos pasado una tarde muy agradable y tod@s hemos aprendido un montón. ¡Nos han pedido que hagamos cuanto antes un segundo taller!
                                                                      
                ARGAZKIAK / FOTOS

domingo, 19 de noviembre de 2017

IKASLE KIROLARIAK

Gure eskolan benetan hartzen dugu gure ingurugioaren aldeko konpromesua. Aurtengo EA21eko leloa da "klima aldaketaren aurka gure osasuna zainduz", eta buru belarri ari gara hau betetzen. Elikadura orekatuaren alde gabiltza gure Jolasaldi Osasuntsuetan eta kirola eginez ere zaintzen dugu gure osasuna. Gaur Herri Krosa lasterketa genuen Bilbon eta hara joan gara ilusioz beterik parte hartzera. Gure ikasleak benetan txapeldunak dira!

En nuestro colegio nos tomamos en serio nuestro compromiso con el medio ambiente. El lema de este año es "luchamos contra el cambio climático cuidando nuestra salud" y estamos lanzándonos a cumplirlo. Trabajamos a favor de una alimentación sana en nuestros Recreos Saludables y también cuidamos nuestra salud haciendo deporte. Hoy teníamos la Herri Krosa en Bilbo y allá nos hemos ido a participar llen@s de ilusión. ¡Nuestr@s alumn@s son un@s campeon@s!


viernes, 17 de noviembre de 2017

OSTIRALEKO JOLASALDI TXOKOLATEDUNA

Bagaude zerealak eta txokolatea dastatzen hotzari aurre egiteko!

¡Ya estamos probando los cereales y el chocolate para hacerle frente al frío!



miércoles, 15 de noviembre de 2017

TXOKOLATEZKO ARROKATXOAK

Aste honetako jolasaldi osasuntsuan zerealak jateko modu dibertigarri gehiago ikasiko ditugu. Oraingo honetan txokolatezko arrokatxoak egingo ditugu, %70 kakao duen txokolatea arroz puztuarekin, beste zerealekin edo eta fruitu lehorrekin nahastuz. Jaki zaporetsu honek emango digu, beraz, kakaoak duen energia eta antioxidatzaileak.eta beste alde batetik pasa den astean ikasi genituen zerealen propietate guztiak. Energiaz beteko gara ostiraleko goizaz gozatzeko!

En el recreo saludable de esta semana aprenderemos nuevas y divertidas formas de comer los cereales. En esta ocasión vamos a preparar rocas de chocolate, mezclando chocolate con un 70% de cacao con arroz inflado, otros cereales o con frutos secos. Obtendremos de estas sabrosas rocas por lo tanto la energía y los antioxidantes que nos da el cacao y por otro lado todos los beneficios que aprendimos la semana pasada que nos proporcionan los cereales. ¡Vamos a poder disfrutar de la mañana del viernes llen@s de energía!



4. DBH PEÑAS NEGRASEN

DBHko laugarren maila Zugaztietako Peñas Negras aldea bisitatzera joan da gaur. Nahiz eta egun hotza izan, eguzkiak lagundu die leku zoragarri horretaz gozatzen. Naturatik hurbil eta geologia eta historia aldi berean ikasteko aukera. Hori bai plan ona.







L@s alumn@s de 4º de ESO han ido hoy a visitar la zona de Peñas Negras de La Arboleda. Aunque era un día frío, el sol les ha ayudado a disfrutar del maravilloso entorno. Cerca de la naturalez y con la oportunidad de aprender al mismo tiempo historia y geología. Ese sí que es un buen plan.





viernes, 10 de noviembre de 2017

ZEREALAK ETA JOGURTA SALTZEN

Badago martxan zereala eta jogurta salmenta! Ikasleak hamaiketako osasuntsu batez gozatzen ari dira eta aldi berean ikasten ari dira berrerabiltasunaz. Emandako edalontzi eta goilara bueltatzen badituzte, ordaindutako dirutik 10 zentimo bueltatuko dizkiegu.

¡Ya está en marcha la venta de cereales con yogurt! L@s alumn@s están disfrutando de un hamaiketako saludable y al mismo tiempo están aprendiendo sobre la reutilización. Si devuelven el vaso y la cuchara que les entregamos, les devolvemos 10 céntimos del dinero que han pagado.